Soinu tresna berri egiteko lantegi bat sortu du Xabina Larralde Hazpandar neska gazteak. Gitara, mandolina edo kordazko musika tresna gehienak konpontzen ditu edo doinuan xuxen ezartzen galdearen arabera.
Badu jadanik zenbeit urte Xabina musika arloan, artixten artean eta kultur sailoan lan egiten duela. Musika tresnen egiteko ikastetxe batean sartzeko etsaminak pasatu ondoan onartua izan zen Le Mans hirian dagon eskola batean, hau da Frantzian dagon bakarra lan hori buruz formakuntzak eskaintzen dituena. Ikasketak bukatu ondoan, Baionako denda batean egin du lan.
Duela aste bat irailaren 18 an sortu du bere tailera « Aldatu » lantegi mindegian berean. Ikusterat joiten bazirezte, ongi etorria eginen dautzue eta gogotik parte emanen ere bere lanaren amodioaz. Zuraren hunkia gutiziatzen du eta hunen moldatzeko esku adreta dauka. Zur ekaiak Herri kanpotik ekarrarazten ditu, hauek behar dira 10 urtez xukatzen egonak lan horrentzat egokiak izaiteko.
Nahiz, musika tresnak hastetik bururaina egiteak plazer haundia emaiten dion, maite du ere konpontzea edo xaharberritzea, berdin ere itsustuari berriaren antza emaitea.
Bertzalde Xabinak Herriko kultur elkartetan ainitz lan egiten du, adibidez Eihartzia kultur etxearen lendakari izanez harreman askoren aukera badu soinulari munduarekin, guziz jakinez bera ere gitara joile dohaintsua dela.
Gure agiantza itxaropentsuak doaz ofiziale berri eta gazte huni buruz.







Les commentaires sont fermés.